XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amaitzeko grafikoen karruselean, aztertutako RAVEN aldagaiaren kaxa-diagrama dugula azaltzen digu, ondore aurkezten duguna, hain zuzen:

2.5. ADIBIDE OROKOR BAT

Gai honetan ikusitako kontzeptuak barneratu, eta bide batez laburtzeko, adibide orokor edo osatu bat ikusiko dugu.

Hemen garatu ditugun estatistiko ugari kalkulatuko ditugu bertan, datuak taldekatu aurretik lortzen ditugun emaitzak, taldekatu ondoren, eta azkenik SPSSWIN paketearekin lortutako emaitzak konparatzearekin batera

Imajina dezagun egoera bat, non ikastola bateko psikopedagogoak ondorengo taulan azaltzen diren 50 ikasleren hitz-jarioaren frogen emaitzak aztertu nahi dituen (Kalkulu-prozesuak arintzeko, jada ordenatuak aurkezten dizkizut).

Lehenik datuak taldekatu egingo ditugu, eta gero bi kasutan (taldekatu aurretik eta taldekatu ondoren) zentralizazio- eta sakabanatze-neurriak kalkulatuko ditugu (eskuz).

Kalkuluak, planteatuko diren galderei erantzunez egitea proposatzen dizut.

1.- Datuak 5eko luzera duten tartetan taldekatzea

Gure datuak jada ordenatuak ditugunez, daturik txikiena 20 eta handiena 74 dela badakigu. Kasu honetan handiena eta txikienaren arteko heina edo diferentzia 54 da (20tik 74ra).

Gure datuak 5eko luzera duten tartetan hartu nahi baditugu, gure datuen luzera osoak 5aren multiploa izan beharko du.

Horregatik kasu honetan, 5aren multiploa izan dadin, hein osoa unitate batean luzatu beharko dugu; 54tik 55era.

Horretarako, handitu behar dudan unitate hori, erdia goitik eta erdia behetik luzatuko dut. Hau da, lan egiteko erabilitako muga errealak 19.5 eta 74.5 izango dira.

Lehen eta azken tarteen muga errealak erabaki ondoren, tarte guztiak definituta geratuko dira, 5eko neurrikoak izan behar baitute. Mugak hauek izango dira: 19.5-24.5; 24.5-29.5;...; 64.5-69.5; 69.5-74.5.